XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. 2. BAINAREN IZURRITEAK, GAITZAK ETA BELARRILKARIAK Belar txarrak galtzeko, azia erein ondoren eta soroko belar txarrak eta baina bera jaio baino leen, TENORAN, TRIBUNIL, DACTAL, GESAGARD, eta olako herbizidak erabil ditezke.

a) IZURRITEAK: Baina geiena penatzen duen zomorroa, zorria da; 3. kapituluan ikusi genuen nola galtzen dan.

Baita lurreko arrek ere, askotan kalte egiten diote; auk galtzeko modua ere 3. kapituluan erakutsi genuen.

ARTZURIA, goiz ereiten diran sailletan azaltzen da.

Ankarik ez duen ar zuri txiki bat da.

Azialea ernetzeko irekitzen danean barrura sartu ta janez xuloak egiten dizkio, baita erne-muiñari berari ere.

Zulook landaretxo jaioberria, ondatu egiten dute askotan.

Ar onen kontrako tratamendua, Lindano autsez, azialeak aurretik naastu eta deskutsatzea da.

b) OSTOKO GAITZAK: Ostoetan geiena azaltzen dan gaitza ANTRACNOSIS da.

Gaztain koloreko mantxa batzuk azaltzen dira ostoetan eta lekaetan (gero baita aleetan ere).

Mantxaok gero beztu egiten dira eta sakonagotu.

Iru garaitan egin bear zaio tratamendua: Landareak bi orri dauzkanean, leenengo loreak azaltzean, eta lekak sortu ondoren.

BENLATE, TMTD, MANEB, eta abar, erabiltzen dira.

Urte euritsu eta bustietan osto, leka berri eta loreetan azaltzen dan beste gaitz bat, BOTRYTIS da.

Ustelune bigun bat sortzen die, eta gero, ustelune ori, auts gris batez, betetzen da.

BENLATE, EUPAREN, eta abarrekin egiten da tratamendua.

GRASA: Osto eta lekaetan mantxa koipetsu batzuk sortzen dituen bakteria bat da.

Kobredun produktoz egiten dira aurrez tratamenduak.

c) LURREKO GAITZAK: Landarearen zuztarra ipurdian, edo zaiñak, jotzen dituzten gaitzak dira.

Landarea azten ari dan bitarteko edozein garaitan azaltzen dira; baiña ez da beti gaitz bera izaten.

PITHYUM: Jaio berriak diran landareak akabatzen ditu.

Landaretxoari, zuztarra iartu egiten zaio ipurditik, eta lurraren gaiñera erortzen da.

Tratamendurik onena, erein aurretik azia TMTD-ez deskutsatzea leorrean.

Gaitz au, goiz erein, giro txarrak eman, eta baina jaio eziñik dagoenean, azaltzen da maiz.

FUSARIOSIS: Bainaren oina usteltzea da.

Emengo baratzetan sarri azaltzen dan gaitza da au, eta askotan, baina saill osoak alferrik galtzen ditu.

VAPAM, BASAMID, eta abarrez, lurra deskutsatu eta garbitzeko tratamendua, garestiegi izan oi da; baiña badu indarra gaitzaren kontra.

Bestela, gaitz orrek jo ez dezan, ara zer egin bear dan: leengo leku berean berriz baina ereiteko urte batzutan itxogin; kare gutxiko lurrak badira, karetu; simaur berririk ez bota; errenkada tontorrean egin, edo landarea bete lurrez, zaiñaren inguruan putzurik egin ez dedin; landarea betetzen bada, goragotik berriz zaiñak botatzen ditu, eta zain berri auetatik zupatuz gaitzari gogor egin dezaioke lekak biltzeko garaira arte, eta ola fruitua eman egiten du.

Egin diteken tratamendua, oso segurua ez bada ere, auxe da: areako 60 gramo BENLATE-z lurra deskutsatu; eta gero ere 15-20 egunetik bein landarearen ipurdia bustiz, Benlate-z tratamendua egin.